Berdintasuna
Berdintasuna
Indarrean dagoen lan-eskaintza
Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunaren arloa Urola Garaiko Emakumeen Etxean dago, Urretxun.
Berdintasun arloak eskualdeko Berdintasun Plana kudeatzen du. 2022ko martxoan Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako III Plana onartu da. 2026ko abendura arte indarrean egongo den Plan honek 5 ardatz ditu:
- Berdintasunerako Gobernantza.
- Emakumeen ahalduntzea.
- Zaintza-lanen ekonomia feminista.
- Ekonomia eta Gizarte-antolakuntza eraldatzea
- Indarkeria matxistarik gabeko bizitzak.
Emakumeen Etxean eskualdeko Jabetze Eskola dago. Bertan, urtean zehar tailerrak eta ikastaroak ematen dira. Halaber, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeentzako aholkularitza psikologikoko zerbitzua eta aholkularitza juridikoko zerbitzuak daude.
Urola Garaiko Emakumeen Etxearen webgunean bertan ikus daitezke Jabetze Eskolaren programazioa eta eskaintzen diren zerbitzuak.
Informazio erlazionatua
Harremanetarako
- Helbidea: Pagoeta auzoa, 1, Urretxu.
- Telefonoa: 943 25 23 89
- Whatsapp: 649 748 343
- E-maila: berdintasuna@urolagaraia.eus