Fakturazio elektronikoa

Fakturazio elektronikoa

Faktura elektronikoaren arloko berrikuntzak hornitzaileentzat

Pertsona juridikoak behartuta egongo dira Urola Garaia Udal Elkartera faktura elektronikoak bidaltzera

1. Urola Garaia Udal Elkarteak ahaleginak egiten jarraitzen du hornitzaileei ordaintzeko epea murriztu eta haien fakturen tramitazioari buruz ematen dien informazioa hobetzeko. Faktura elektronikoei buruzko araudia aplikatuz, 2015eko urtarrilaren 15ean abiatu da Gipuzkoako fakturen sarrera puntu orokorra (FSPOe). Puntu orokorraren bidez, hornitzaileek eta kontratistek Gipuzkoako Herri Administrazioari bidaltzen dizkien faktura elektronikoak jasoko dira.

Urola Garaia Udal Elkarteak ahalik eta gehien erraztuko du sistema berrirako aldaketa, jabetzen baita hornitzaileek sistema berrira egokitzeko ahalegin handia egin behar dutela.

2. Sarrera puntu orokorrak Gipuzkoako administrazio publikoei emango die zerbitzua eta horien artean Urola Garaia Udal Elkartea dago.

3. Urola Garaia Udal Elkarteko ZUZ3 Kodeei buruzko informazioa:

  • Organo kudeatzailea: L05200004
  • Unitate izapidetzailea: L05200004
  • Kontabilitate bulegoa: L05200004

4. Urola Garaia Udal Elkarteari faktura elektronikoak bidaltzera behartutakoak.

2015eko urtarrileko 13ko Lehendakariaren Ebazpenean, ezarri egiten da hornitzaile jakin batzuk derrigortuta daudela Urretxuko Udalari fakturak formatu elektronikoan bidaltzea 2015eko urtarrilaren 15etik aurrera.

Pertsona juridiko mota hauek egongo dira behartuta (1):

  • Sozietate anonimoak.
  • Erantzukizun mugatuko sozietateak.
  • Espainiar nazionalitatea ez duten pertsona juridikoak eta nortasun juridiko gabeko entitateak.
  • Zerga araudiak ezarritakoaren arabera, Espainiako lurraldean egoiliar ez diren entitateen sukurtsalak eta establezimendu iraunkorrak.
  • Aldi baterako enpresa elkarteak.
  • Interes ekonomiko taldeak, interes ekonomikoko Europako taldeak, pentsio funtsak, arrisku-kapitaleko funtsak, inbertsio funtsak, aktiboak erabiltzeko funtsak, hipoteka-merkatua erregularizatzeko funtsak, hipotekak titulizatzeko funtsak edo inbertsioak bermatzeko funtsak.

Faktura elektronikoak Urola Garaia Udal Elkarteari bidaltzeko betebeharraren salbuespenak

  • 5.000 euro bitarteko fakturak paperean bidali ahal izango dira. Arau honen salbuespenak ondorengo bi apartatuetan jasota daude.
  • Hornitzaileak edozein unetan behartuta badaude fakturaren bat formatu elektronikoan egitera aurreko paragrafoan ezarritako zenbatekoa gainditzeagatik, faktura elektronikoa erabili beharko dute, zenbatekoa edozein dela ere, hortik aurrerako ondasun entrega eta zerbitzu prestazio guztietan.
  • Udal Elkarteak kontratazio prozedurak bultzatu dituenean, goian (1) aipatutako kasuen barruko nortasun juridikoa duten hornitzaileek, faktura elektronikoa egin eta bidaltzeko obligazioa izango dute baldin eta esleipen zenbatekoa
    5.000 euro baino handiagoa bada, kasu bakoitzean fakturatzen den zenbatekoa zeinahi dela ere.

5. Nahiz eta derrigorrezkoa ez izan autonomoek, profesionalek eta enpresek faktura elektronikorik aurkeztea aurreko paragrafoetan jasota ez dauden kasuetan, haiek guztiek fakturak formatu elektronikoan bidali ahal izango dituzte, hala nahi badute.

6. Gipuzkoako Foru Aldundiko faktura elektronikoen puntu orokorraren web gunean (egoitza.gipuzkoa.eus), jasota daude puntu orokorrari atxikitako entitateen zerrenda, araudi aplikagarria,
argibide gehiago eta puntu orokorrari eta fakturazio elektronikoari buruzko ohiko kontsultak, bai eta faktura elektronikoak egiteko programaren doako deskarga ere (ef4ktur).

7. Web berean jakinarazten da nola egin kontsulta faktura elektronikoen bidalketaz eta faktura elektronikoen puntu orokorraren funtzionamenduaz.

8. Urola Garaia Udal Elkartean kontsultak egiteko harremanetarako pertsona.

Urola Garaia Udal Elkartean egiteko kontaktua hau da 943 72 56 42 telefonoa eta: mankomunitatea@urolagaraia.eus e-posta.