Gure Mankomunitatea

Gure Mankomunitatea

Urola Garaia Mankomunitatea 1988ko uztailaren 22an eratu zen. Zerbitzuak modu mankomunatuan emateko udalerrien borondatezko elkartea da, eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalek osatzen dute.

Ondoren, 1994an, Mankomunitateak UGGASA (Urola Garaiko Garapenerako Agentzia) Eskualdeko Garapen Agentzia sortzea sustatu zuen. Kapital publikoa % 100ean duen erakundea da, eta eskualdeko baliabideak eta eragileak dinamizatzea du funtsezko zeregina, herritarrekin, enpresekin eta hainbat eragilerekin landu ahal izateko programak, proiektuak eta ekintzak ahalbidetuz. Hori guztia, esparru sozioekonomikoan eta eskualdeko lehiakortasun-estrategiaren babespean.

Urola Garaia Mankomunitatea,  1996an eratu zen Urola Garaiko Fundazioaren Patronatuko kide ere bada. Fundazioaren helburua Urola Garaiko  hezkuntza eta prestakuntza tekniko eta sozialari arreta ematea da, batxilergoen eta irakaskuntza tekniko-profesionalen bidez (arautuak eta arautu gabeak), "Urola Garaiko Lanbide Eskola" izeneko Lanbide Heziketako Institutu Teknikoa sortuz eta hari eutsiz.

Mankomunitatearen egoitza Legazpin dago, Patrizio Etxeberria kalean, 3. zenbakian.

Bere helburuei dagokienez, Estatutuen etorkizuneko aldaketan jasoko diren bezala, Mankomunitateak indarreko legerian aurreikusitako udal-eskumenak gauzatu ahal izango ditu, honako eremu hauetan:

  • Enplegua,  ekonomia eta turismoaren sustapenaren arloan.
  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsaren arloan.
  • Eskualdeko telebista-zerbitzua sustatzea.
  • Gizarte-zerbitzuen arloan, eguneko zentroen zerbitzua ematen lagunduz.
  • Eskualdeko eremuko bidaiarien autotaxi bidezko garraio publikoaren arloan.
  • Mankomunitateko udalerriek Urola Garaia Mankomunitateari eman diote bere lurralde-eremuan emakumeen eta gizonen berdintasunerako politikak bultzatu, programatu, aholkatu eta ebaluatzeaz arduratuko den erakunde izaera.

 

Aurrekontuak

 

Dokumentuak deskargatu

Aurrekontuak 2021 [pdf]