Eskualdea

Eskualdea

Kokapena

Urola Garaia Gipuzkoako hegoaldean dago eta Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga herriek osatzen dute.

25.313 biztanle ditu (2019ko urtarrilaren 1eko biztanleen udal-erroldaren datuen arabera) eta 89,47 km2-ko azalera du.

Aizkorri Aratz Parke Naturalaren magalean eta probintziako hiriburuetatik 45 minutura, Urola Garaia eskualdea nabarmentzen da bere industria-ondareagatik, kultura-ibilbideengatik, bidezidorrengatik eta turismo-erreferenteengatik, hala nola Antioko baseliza, Igartubeiti Baserri Museoa, Tourseko San Martin eta Mirandaolako burdinolagatik.

 

 

Turismoa

Informazio erlazionatua

Mapa