Kontsumo Bulegoa
Kontsumo Bulegoa
Urretxuko Eskualdeko Kontsumo Bulegoak doako zerbitzua eskaintzen die Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarragako herritarrei kontsumo arloan.
Herritarrak bertara joan daitezke:
- Ondasunen edo zerbitzuen kontsumoari buruzko kontsultak egitera, haien eskubideak, betebeharrak eta horiek nola gauzatu jakiteko.
- Ondasun eta zerbitzuen kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa erreklamazioak, kexak eta salaketak aurkeztera.
Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoaren eginkizunak
- Ondasun eta zerbitzuen kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa ditugun eskubideei buruzko informazio-funtzioa.
- Erreklamazioak, kexak eta salaketak jasotzea eta dagozkien erakundeetara bidaltzea.
- Alderdien arteko bitartekaritza-funtzioa erreklamazio bat aurkezten denean, akordio batera iristeko.
- Kontsumoarekin zerikusia duten erakunde publiko edo pribatuetako helbideak eta funtzioak ematen dira.
Nork jo dezake Kontsumitzailearen Informazio Bulegora?
Azken hartzaile gisa ondasunak eskuratzen dituzten edo zerbitzuak erabiltzen dituzten pertsonak..
Noiz ezin du esku hartu Kontsumitzailearen Informaziorako Bulegoak?
Kontsumitzaileen Informaziorako Bulegoak ezin du kasu hauetan erantzun:
- Partikularren arteko harreman pribatuak direnean.
- Auzibidean hasita dauden edo epaia eman den kasuetan.
- Erreklamazioa Administrazio Publikoaren aurkakoa denean.
Harremanetarako
- Helbidea: Iparragirre kalea, 11, Urretxu.
- Telefonoa: 943 72 42 79
- E-maila: kontsumo@urolagaraia.eus
Erlazionatutako informazioa