Lehendakariaren agurra
Lehendakariaren agurra
Urola Garaiko Mankomunitateko lehendakaria naizen aldetik, atsegin handiz aurkeztu nahi dizuet Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu eta Zumarraga udalerriek osatzen duten Mankomunitatearen web orrialde hau.
Bere garaian, lau udalerriek bat egitea erabaki genuen, gure herritarrei zerbitzu batzuk elkarrekin eskaintzeko, eraginkortasuna eta baliabideen optimizazioa helburu hartuta.
Udalen arteko batasun horretatik sortu dira, esaterako, UGLE, UGGASA, Berdintasun arloa edo Kontsumo arloa, eta, gaur egun, gure ekosistema sozioekonomikoaren funtsezko elementu aktiboak dira guztiak.
Webgune honetan Urola Garaiko Mankomunitateak eskaintzen dituen zerbitzuen inguruko oinarrizko informazioa topatuko duzue. Izan ere, webgune honen xede nagusia da informazio hori hedatzea eta herritar eta eragile ezberdinen parte-hartzea sustatzea.
Amaitzeko, tresna hau erabiltzera gonbidatu nahi zaituztet guztiok.